6. LEKUKOA
Aurreko edizioan, lekukoa, Juan Gorritik eginiko kopia, puskatu egin zen eta Jon Gorriti, bere semea, izan da honen konponketaz arduratu dena.
Demagun edizio honetan lekukoa berriro hautsi eta KORRIKAKO arduradunek zuengana jotzen dutela berri baten eske:
Lehenik eta behin marraztu ezazue zuen zirriborroa orri zuri batean. Ondoren, kartoizko tutuak, kartoi zatiak eta kartoi mehea erabiliz, norberak bere lekukoa sortuko du. Nahi izatera, tenperaz margotu, KORRIKAko logoak itsatsi eta koloretako zintak jar diezaizkiokezue. Lan guztiak bukatzean, lanen erakusketa txiki bat antolatu dezakezue “24. KORRIKA-Euskal artista berriak” izenburupean. Baliabideak |