13. HURRENGORA ARTE!
24. KORRIKA pasatzean, aurtengo edizioa baloratuko dugu. KORRIKAko webguneko argazki eta bideoak nahiz herriko edo eskualdeko hedabideetan argitaratutakoak ikus ditzakegu.
Jarraian, sar zaitezte KORRIKAko webgunean eta irakurri ezazue mezua. Talde txikietan banatuta, ondorengo galderei erantzungo diezue eta talde bakoitzeko bozeramaileak erantzunak partekatuko ditu talde handian.
Erantzunak talde handian partekatu ondoren, solastu zaitezte galdera hauen inguruan:
- Zer moduz pasatu zenuten KORRIKA TXIKIAn?
- Gure herritik pasatu al zen 24. KORRIKA? Parte hartu al zenuten bertan? Edo beste herriren batean?
- Norbaitek izan al zuen lekukoa emateko ohorea?
- Ba al duzue oroitzapen hauek gordetzeko argazkirik?
Jarraian, sar zaitezte KORRIKAko webgunean eta irakurri ezazue mezua. Talde txikietan banatuta, ondorengo galderei erantzungo diezue eta talde bakoitzeko bozeramaileak erantzunak partekatuko ditu talde handian.
- Nor izan da mezuaren egilea?
- Ezagutzen al duzue? Idatzi bere biografia labur bat.
- Zein ideia nagusi azpimarratuko zenituzkete mezutik? Zer adierazi nahi izan du egileak?
Erantzunak talde handian partekatu ondoren, solastu zaitezte galdera hauen inguruan:
- Badakizue hurrengo KORRIKA noiz ospatuko den?
- Zenbatgarren edizioa izango da?
- Nor omendu nahiko zenukete hurrengo KORRIKAn?
- Lelorik bururatzen al zaizue 25. KORRIKArako? Zein?
|
KORRIKAko edizio berri baten prestaketa, aurrekoa bukatu eta hurrengo egunean hasten da. Ez du etenik.
25. KORRIKA prestatu behar dugula diogunean ez gara soilik alderdi teknikoaz ari. KORRIKAren helburuetako bat euskararen aldeko kontzientzia suspertzea izanik, norbere hizkuntza ohituren inguruan hausnartu eta konpromiso berriak hartzeko egun aproposa da gaurkoa. Norekin aldatu dezakezue egun duzuen hizkuntza ohitura eta euskararen aldeko hautua egin? Zein eremutan ematen dira horrelako egoerak? Pertsona batekin baino gehiagorekin gertatzen zaizue hau? Konpromiso orria beteko duzue, idatzitakoa gelakideekin partekatu eta ea hizkuntza aldaketa honi 25. KORRIKA hasi arte eusten diozuen! |