14. HURRENGORA ARTE!
24. KORRIKA pasatzean, aurtengo edizioa baloratuko dugu. KORRIKAko webguneko argazki eta bideoak nahiz herriko edo eskualdeko hedabideetan argitaratutakoak ikus ditzakegu.
- Zer moduz pasatu zenuten KORRIKA GAZTEAn?
- Parte hartu al zenuten KORRIKA nagusian? Gure herrian (bertatik pasatu bada) edo beste herriren batean?
- Norbaitek izan al zuen lekukoa eramateko ohorea?
- Norbait egon al zen Bilbon iritsiera ekitaldian? Nork idatzi eta irakurri zuen lekuko barruko mezua? Zer zioen?
Mezuaren lanketa
Sar zaitezte KORRIKAko webgunean eta irakurri ezazue mezua. Talde txikietan banatuta, ondorengo galderei erantzungo diezue eta talde bakoitzeko bozeramaileak erantzunak partekatuko ditu talde handian (galderak erantzuteko fitxa Baliabideen atalean duzue).
- Nor izan da mezuaren egilea?
- Ezagutzen al duzue? Idatzi bere biografia labur bat.
- Zein ideia nagusi azpimarratuko zenituzkete mezutik? Zer adierazi nahi izan du egileak?
25. KORRIKA
KORRIKAko edizio berri baten prestaketa, aurrekoa bukatu eta hurrengo egunean hasten da. Ez du etenik. Solastu zaitezte galdera hauen inguruan:
- Badakizue hurrengo KORRIKA noiz ospatuko den?
- Zenbatgarren edizioa izango da?
- KORRIKAren antolaketa nolakoa iruditzen zaizue, erreza edo zaila? Prest egongo zinatekete 25. KORRIKAren antolaketan parte hartzeko? Zein lanetan arituko zinatekete?
- Nor omendu nahiko zenukete hurrengo KORRIKAn?
- Lelorik bururatzen al zaizue 25. KORRIKArako?
Euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina
25. KORRIKA iritsi bitartean haur, gazte nahiz helduengan euskararen erabilera sustatzeko kanpainatxo bat sortu beharko duzue, sare sozialen bitartez edota eskolak dituen bitartekoak erabiliz zabaltzeko. Kanpaina talde txikietan gauzatu beharko duzue, horretarako prestaturiko txantiloia baliatuz (Baliabideen atalean duzue eskuragarri). Talde bakoitzak lelo bat sortu beharko du eta lelo hau integratuz ondorengo euskarriak sortuko dituzue:
- Kartela
- Spota
Konpromisoak hartzeko garaia
|
25. KORRIKA prestatu behar dugula diogunean ez gara soilik alderdi teknikoaz ari. KORRIKAren helburuetako bat euskararen aldeko kontzientzia suspertzea izanik, norbere hizkuntza ohituren inguruan hausnartu eta konpromiso berriak hartzeko egun aproposa da gaurkoa.
Norekin aldatu dezakezue egun duzuen hizkuntza ohitura eta euskararen aldeko hautua egin? Zein eremutan ematen dira horrelako egoerak? Pertsona batekin baino gehiagorekin gertatzen zaizue hau? Konpromiso orria beteko duzue, idatzitakoa gelakideekin partekatu eta ea hizkuntza aldaketa honi 25. KORRIKA hasi arte eusten diozuen! |