2. KANTA
Ba al dakizue zein kanta sortu duten 24. KORRIKArako?
Ikusi eta entzun, ea gustuko duzuen!
Ikusi eta entzun, ea gustuko duzuen!
- Atsegin duzue?
- Ezagutzen al dituzue bideoan agertu diren artistak?
- Sortzailearen zein beste kanta ezagutzen duzue?
- Zein da kantak ematen duen mezua? Zer ulertu duzue? Nola interpretatzen duzue?
Mezua hobeto ulertzeko, Xiberutikan Mendebaldera kantaren hitzak irakurri ditzakezue (azpikaldean, baliabideen atalean topatuko dituzue).
Bestetik, kantatutako hitzen inguruan gehiago sakontzeko, 10 galdera hauek erantzun beharko dituzue sarean ikertuz. Ea mezua hobeto interpretatzen laguntzen dizuen!
Galderak erantzundakoan, partekatu erantzunak talde handian.
(Galderen fitxa modu digitalean deskargatu dezakezue baliabideen ataletik)
- Zenbat kilometro ditu “Herensugeren itzalak”?
- Zein herritakoak dira Maixux eta Erramun?
- Zer da Itoiz (musika taldea izateaz gain)?
- Zuen ustez, zertaz ari da Pello “Maitasun eskutitza” aipatzen duenean?
- Nor da Junkera?
- Non dago Dajla? Zergatik du Pellok gogoan, Gazarekin batera?
- Zer esan nahi du AEK-k?
- Zein sari jaso zuen Bidane Baskaranek?
- Zein bi lurralde zeharkatzen ditu basurdearen bideak?
- Zeintzuk dira Errigorak dituen 4 balioak?
Aurreko edizioetako kantak entzun, Korrikaraokearekin kantatu eta Bingo musikatura jolastu nahiko bazenute, Multimedia atalean topatuko dituzue behar dituzuen baliabide guztiak.
Musikograma
Perkusioa da Zetak taldearen ezaugarri nagusienetako bat.
Eskolan ditugun instrumentuak baliatuz edota gelan topatu ditzakegun objektuak erabiliz, perkusio hotsak gehituko dizkiozue Xiberutikan Mendebaldera kantari, musikograma jarraituz.
Eskolan ditugun instrumentuak baliatuz edota gelan topatu ditzakegun objektuak erabiliz, perkusio hotsak gehituko dizkiozue Xiberutikan Mendebaldera kantari, musikograma jarraituz.
|
Hauxe izango da musikograma interpretatzeko jarraitu beharreko prozedura:
|
|
Kantaren bertsio esperimentala sortzea izan daiteke beste aukera bat, musikograma jarraituz. Gelan topatu ditzakegun objetu desberdinak erabili ditzakezue horretarako:
Nahi izatera, kantaren partiturak ere eskuragarri dituzue!
- Plastikozko zaborrontziak
- Karpeten gomak
- Erratza
- Koadernoen metalezko uztaiak
- Metalezko ur botilak
Nahi izatera, kantaren partiturak ere eskuragarri dituzue!