5. MEZUA
|
Aipatu dugu lekukoaren barruan mezu sekretu bat gordetzen dela, eta ehunka kilometro igarotzen dituela irakurria izaten den arte. Bestalde, Pello Reparazek, 24. KORRIKAko abestian, Maitasun eskutitz baten bidai luzea kantatu digu, barruan doazen hitzak atseginak, goxoak, amodiozkoak diren seinale.
Edizio honetako leloak “Euskara gara” dio, elkarren artean errimatzen duten bi hitz. Bi oin hauek erabilita (euskara, gara), gure hizkuntzari, euskarari, koplatxo eder bat idatziko diogu (bertsoak osatzeko fitxa baliabideen atalean duzue). Kopla osatzean, Ama begira zazu edo Ai zapotxin bezalako doinuekin kantatzera animatzen zaituztegu. |
Kopla arrakastaz sortu baduzue, kopla bikoitza (zortziko txikia, alegia) osatuko duzue. Bikoitza egiteak, mami gehiago izango duela esan nahi du, beraz ongi pentsatu beharko duzue bertsoa zein ikuspegitik landu nahi duzuen. Hauek kantatzeko, doinu hauek dira aproposak: Maritxu nora zoaz, Behin batean Loiolan, Haurrak ikas zazue, Astoa ikusi nuen…
Doinu gehiago ere topatuko dituzue bertsoa.eus atarian.
Bukaeran, sortutako koplak eta bertsoak gelakideen aurrean kantatzera animatzen zaituztegu!
Doinu gehiago ere topatuko dituzue bertsoa.eus atarian.
Bukaeran, sortutako koplak eta bertsoak gelakideen aurrean kantatzera animatzen zaituztegu!