9. PLAZARA DANTZARA!
Egin dezagun dantza!
Aurtengo edizioko kanta ezaguna zaigu dagoeneko. Baina, zer iruditzen zaizue haren koreografia dantzatzen badugu?
Kidetze plana abian jartzen baduzue, eskolako ikasle txikienei koreografia irakasteko ardura hartuko duzue.
Lehenengo, urratsak ikasi beharko dituzue eta ondoren, urratsen arteko loturak nola egin behar dituzuen ikusi. Hemen duzue koreografiaren tutoriala horretarako!

- Ezagutzen al dituzue dantzari hauek?
- Ikusi al dituzue noizbait dantzan?
Koreografia kantaren zati bat besterik ez denez, osatzeko honakoa proposatzen dizuegu:
- Biribilean kokatuta eta eskutik helduta, kalejira egingo dugu alde batera eta bestera.
- Errepikaren zatia iristen denean, eskuak askatu eta koreografia dantzatuko dugu.
- Dinamika errepikatuko da kalejira eta koreografia uztartuz.
Koreografia berriak
Dantzatzen dituzuen dantza estilo desberdinen ugaritasuna ikusita, koreografiaren bertsioak egiteko proposamena egiten dizuegu, 24. KORRIKAko kanta oinarri hartuta.
Koreografia berri hauek talde txikietan egingo dituzue eta modu librean, nahi duzuen dantza estiloa baliatuz sortutakoak izango dira. Ikasgelako dantzari finenek har dezakezue dantza sortzeko lidertza.
Entseguak egiteko tarte bat hartu eta koreografia berriak erakusteko ikuskizun bat egin dezakezue, gainerako taldeek sorturikoak ikusteko!
Kanta zatitan banatu eta talde bakoitzak zati baten koreografia osatzea izan daiteke beste aukera bat, emanaldia ez dadin hain errepikakorra eta luzea izan.
KORRIKA txikian ere dantzatu dezakezue herriko beste ikastetxeetako ikasleekin batera!