4. ILUSTRATZERA!
|
Aurreko jardueran 24. KORRIKAko ipuina entzun duzue baina, gogoratzen al duzue nortzuk diren pertsonaiak? Nolakoak dira? Berriro entzun nahiko zenukete?
Orain zuen txanda da! Bakoitzak, marraztu ditzala txantiloian ipuineko pertsonaiak irudikatu dituen moduan! Gogoratu, bakoitzak bere estiloan marraztu arren, guztiok garela marrazkilari onak! Senti zaitez aske zure marrazkia egiteko garaian! Azkenik, 24. KORRIKAko ipuinaren ilustrazioa ikus dezakezue. Ba al dute antzik zuen pertsonaiek eta ilustraziokoek? |