5. MEZUA
Aipatu dugu lekukoaren barruan mezu sekretu bat gordetzen dela, eta ehunka kilometro igarotzen dituela irakurria izaten den arte. Bestalde, Pello Reparazek, 24. KORRIKAko abestian, Maitasun eskutitz baten bidai luzea kantatu digu, barruan doazen hitzak atseginak, goxoak, amodiozkoak diren seinale.
Euskarari mezua idaztea (ikasle txikienentzako proposamena)
Zein mezu polit, eder, idatziko zenioke euskarari?
Jarduera hau egiteko etxekoei eskatuko diegu laguntza. Mezua etxera eramango dugu eta etxekoen laguntzarekin euskarari maitasun mezu bat idatziko diogu. Idaztean, eskolara itzuliko dugu, mezua gelakideekin partekatu eta KORRIKA TXOKOAN utziko dugu zintzilik.

Kopla txikiak edota bertsoak (ikasle nagusiagoentzako proposamena)
Edizio honetako leloak “Euskara gara” dio, elkarren artean errimatzen duten bi hitz. Bi oin hauek erabilita (euskara, gara), gure hizkuntzari, euskarari, koplatxo eder bat idatziko diogu!
Kopla osatzean, Ama begira zazu edo Ai zapotxin bezalako doinuekin kantatzera animatzen zaituztegu.
Kopla arrakastaz sortu baduzue, kopla bikoitza (zortziko txikia, alegia) osatuko duzue. Hauek kantatzeko, doinu hauek dira aproposak: Maritxu nora zoaz, Behin batean Loiolan, Haurrak ikas zazue, Astoa ikusi nuen…
Doinu gehiago ere topatuko dituzue bertsoa.eus atarian!