8. LEKUKOA
- Noizbait eraman al duzue KORRIKAko lekukoa?
- Zein materialez egina dago? Eta zein ezaugarri ditu?
- Badakizue nork egin zuen KORRIKAko lekukoa?
Ikusi ondorengo bideoa lekukoaz gehiago jakiteko!
- Ba al zenekiten KORRIKAk bi lekuko dituela?
- Non dago lehena, Remigio Mendiburuk eginikoa?
- Inor egon al da San Telmo Museoan?
- Ba al zenekiten lehen lekukoaren kopia Juan Gorritik egin zuela?
- Ezagutzen al dituzue Juan Gorritiren artelanak?
Partekatu erantzunak talde handian.
Aurreko edizioan, lekukoa, Juan Gorritik eginiko kopia, puskatu egin zen eta Jon Gorriti, bere semea, izan da honen konponketaz arduratu dena.
Edizio honetako kantaren bideoklipean, euskal eskulturgileei ere erreferentzia egiten zaie, beren arteko transmisioa irudikatuz.
Bideoklipean agertzen diren eskulturak Jose Ramon Anda artistarenak dira, baita tailerra ere. Hau guztia kontuan hartuta, ondorengo erronka proposatuko dizuegu.
|
Demagun edizio honetan lekukoa berriro hautsi eta KORRIKAko arduradunek zuengana jotzen dutela berri baten eske:
KORRIKAko lekuko berriak diseinatzea izango da zuen zeregina! Lehenik eta behin, marraztu itzazue behar beste bozeto diseinu definitiboa sortu arte. Ideia garbi dutenean, A3 neurriko orri edo kartoi mehe batean irudikatuko dute euren diseinua. KORRIKAko lekuko berriaren diseinuaren aldamenean, Mezua jardueran idatzitako bertsoak txertatuko dituzue, irudia eta hitzak uztartuta, hormairudi eder bat sortuz. Egindako lanekin erakusketa txiki bat antolatu liteke, “24. KORRIKA-Euskal artista berriak” izenburupean. Eskolako ikasle gazteagoen lanak ere erakusketa berean jar litezke. |
Sortutako lekukoen diseinuekin benetako lekukoak sortu nahi izango bazenituzte, NIS-NASKAko Lekukoa jarduera jarraitu dezakezue.