7. IBILBIDEA
|
Non ote dabil KORRIKA? Sar zaitezte KORRIKAko webgunean eta begiratu ezazue Euskal Herriko zein txokotan dabilen!
Gelan Euskal herriko mapa handi bat jar dezakezue eta bertan ibilbidea markatzen joan zaitezkete. Ea zer dakizuen mapan markatzen dituzuen herrien inguruan! Bestalde, ibilbidea eskolan jarraitzeaz gain, etxean jolasteko 24. KORRIKAko ihes-gela aurkezten dizuegu (Multimedia atalean ere topatuko duzue).
Eraman QR kode txartela etxera eta ea Atharratzetik Bilborako bidea osatzea lortzen duzuen ihes-gelan harrapatuta gelditu gabe! |