1. ZER DA KORRIKA?
|
Badator KORRIKA!
Aurtengo KORRIKAREN spota edota aurreko edizioetako argazkiak lagungarriak izango zaizkizue datorrena hobeto irudikatzeko. Baten batek KORRIKArekin lotutako zerbait badu etxean, kartelen bat, petoren bat, pinen bat… gelara ekarri dezakezue eta prestatuko dugun KORRIKA TXOKOAn zintzilikatuko dugu KORRIKAk irauten duen bitartean. |
|
24. KORRIKAren leloa EUSKARA GARA da:
Nortzuk gara euskara? Gure inguruko jendea (familiakoak, lagunak, bizilagunak…) marraztuko dugu KORRIKA gara txantiloian, euskararen alde gaudela irudikatuz. Amaitzean, marrazkia etxera eramango dugu maite dugun jendeari KORRIKA badatorrela iragartzeko.
Gogoratu, jarduera askotan Zirkulazio autonomoa atala ikusiko duzuela eta bertan hainbat proposamen dibertigarri izango dituzuela modu autonomoan aritzeko.
- Gu ere euskara gara? Nortzuk gara euskara (lagunak, familiakoak, auzokoak…)?
- Nahi duen oro izan daiteke euskara?
- Zuen ustez, guztira, zenbat gara euskara garenak?
- Nola lagundu diezaiekegu euskara gehiago izan nahi dutenei? (euskaraz dakitena erabili dezatela eskatuz, euskarazko hitz batzuk irakatsiz, euskara ikastera animatuz…)