3. IPUINA
Hementxe duzue 24. KORRIKAko ipuina!
Begiak zabal-zabal, belarriak erne-erne, gozatu dezazuela ipuinaz!
- Zeri buruzkoa izango da? Erreparatu al diozue izenburuari? GAR eta KEA
- Badakizue zer den garra? Nolakoa izango ote da Kea?
Begiak zabal-zabal, belarriak erne-erne, gozatu dezazuela ipuinaz!
(Azpitituluak ikusteko aktibatu botoia.)
- Gustatu al zaizue?
- Ezagutzen al zenuten ipuin kontalaria? Nor da?
- Nola izena dute ipuineko pertsonaiek?
- Zure ustez, nola sentitzen ziren Gar eta Kea ekaitza lehertu zenean?
- Zu nola sentitzen zara horrelakoetan?
- Nolakoa zen Gar? Eta Kea?
- Non bizi da Gar? Nondik dator Kea? Hori nola da posible?
- Atertzean, zer ikusi zuten zeruan? Nola sentitu ziren?
- Amaieran, zertaz konturatu ziren? Zer da katebegi bat?
Euskararen aldeko ekimenak
Garrek eta Keak, euskararen iragana eta etorkizuna sinbolizatzen dute. Ekaitzaren aurrean ordea, KORRIKA bezalako haize gozoa ezinbestekoa da euskara indartsu piztuta mantendu dadin. Baina KORRIKAz gain, ekimen ugari ditugu Euskal Herrian Gar eta Kea indartsu egoteko.
Jarri zaitezte taldeka eta zerrendatu ezazue zuen herrian edota eskualdean zein ekimen egiten diren euskararen alde eta zein eragilek antolatzen duen.
Jarri zaitezte taldeka eta zerrendatu ezazue zuen herrian edota eskualdean zein ekimen egiten diren euskararen alde eta zein eragilek antolatzen duen.
Aniztasuna, bestelako ama-hizkuntzakMunduan ez gara egoera honetan gauden bakarrak. Zein beste ama-hizkuntza ditugu gure gelakideen artean? Horietakoren bat, euskara bezala, hizkuntza gutxitua al da?
Labayruren Mundueneako atarian sartzera gonbidatzen zaituztegu, ea zuen intereseko ipuinen bat aurkitzen duzuen! IlustrazioaAnimatuko al zinatekete ipuina ilustratzera?
Hasteko, guztien artean Gar eta Kea nola irudikatzen dituzuen partekatu dezakezue, euren ezaugarriak arbelean zerrendatuz. Eta segidan, marrazkiak egiteko ordua! Marraztu ipuineko pertsonaiak txantiloian eta gogoratu, bakoitzak bere estiloan marraztu arren, guztiok garela marrazkilari onak! Senti zaitez aske zure marrazkia egiteko garaian! Lanak amaitutakoan, ikus ezazue 24. KORRIKAko ipuinaren ilustrazioa eta erantzun galdera hauei:
|