10. KORRILINPIADAK
KORRIKAren ibilbidea ez da beti atsegina eta gozoa izaten. Sarritan, ibilbidean zehar hainbat oztopo gainditu behar izaten dira.
Ikusi ondorengo bideoa!
Ikusi ondorengo bideoa!
- Zein oztopo izan ditzake zuen ustez KORRIKAk ibilbidean zehar?
- 11 egun eta 10 gauez gelditu gabe jarraitzeak, zailtasun teknikorik baduela uste duzue? Zein?
- Bideoan ikusitako irudietan, zein oztopo identifikatu dituzue?
Lau laguneko talde txikietan jarriko zarete eta talde bakoitzari irakasleak prestatutako ibilbidearen zati bat egitea egokituko zaizue. Oztopoa gainditzea lortzen duzunean, lekukoa hurrengo taldeari emango diozue. Jardueraren helburua lekukoa guztion artean amaieraraino eramatea izango da, beraz garrantzitsua izango da taldeen artean elkarri laguntzea eta animatzea.
Lasterketa hasi aurretik, irakaslearen laguntzarekin ibilbidea prestatuko duzue.
Etapa bakoitzak ondorengo zailtasuna izango du.
- Taldekide guztiak zaku barruan sartuta, saltoka egin beharko dute ibilbidea.
- Lekukoa eskuekin ukitu gabe, hanka artetik elkarri pasatuz osatu beharko da.
- Taldekideak koltxoneta batetik bestera mugituz osatu beharko da (bi koltxoneta izango dituzue).
- Bankuen gainean oreka mantenduz, elkarri lagunduta atzetik aurrera pasaz gainditu beharko da.
- Taldekide guztiak, bat izan ezik, koltxoneta gainean joango dira. Koltxoneta gainekoek salto egitean, koltxonetatik kanpo dagoenak koltxoneta tirako du aurrera, ibilbidea osatu arte.
Ea, oztopo guztien gainetik, lekukoa helmugara eramatea lortzen duzuen!