3. IPUINA
Hementxe duzue 24. KORRIKAko ipuina!
Gar eta Kea da honen izenburua.
Begiak zabal-zabal, belarriak erne-erne, gozatu dezazuela ipuinaz!
Gar eta Kea da honen izenburua.
- Zeri buruzkoa izango da? Erreparatu al diozue izenburuari?
- Badakizue zer den garra? Nolakoa izango ote da Kea?
Begiak zabal-zabal, belarriak erne-erne, gozatu dezazuela ipuinaz!
(Azpitituluak ikusteko aktibatu botoia.)
Partekatu erantzunak talde handian. Ondoren, ipuinaren ilustrazioari begiratu bat eman diezaiokezue! Euskararen aldeko ekimenak |
Garrek eta Keak, euskararen iragana eta etorkizuna sinbolizatzen dute. Ekaitzaren aurrean ordea, KORRIKA bezalako haize gozoa ezinbestekoa da euskara indartsu piztuta mantendu dadin. Baina KORRIKAz gain, ekimen ugari ditugu Euskal Herrian Gar eta Kea indartsu egoteko.
Jar zaitezte taldeka eta zerrendatu itzazue zuen herrian edota eskualdean euskararen alde zein ekimen egiten diren eta zein eragilek antolatzen duen. Ondoren, talde bakoitzeko bozeramaileak ateratako ideiak partekatuko ditu talde handian.

Korrikaren ahizpak
Euskararen garra piztuta mantentzeko KORRIKA antolatzen den moduan, bestelako hizkuntza gutxituek ere sortu dituzte oso antzekoak diren ekimenak. Beste modu batera esanda, munduan zehar, KORRIKAri 9 ahizpa agertu zaizkio. Nortzuk dira? Gai honetan gehiago sakontzeko, TARRAPATAKA sekuentzian KORRIKAREN AHIZPAK izeneko jarduera burutu dezakezue.
Antzezlana
Ipuinaren inguruko lanketa egin ondoren, ipuina antzezlan bilakatu beharko duzue, kidetzeak baliatuz, eskolako ikaslee txikienei emankizun bat eskaintzeko. Horretarako, talde txikitan banatuko zarete. Hauek izango dira talde bakoitzaren zereginak:
Talde bakoitzetik ordezkari bat izendatuko duzue eta hauek, prozesuan zehar bilerak egingo dituzte talde bakoitzak bere eginbeharrak nola daramatzan informatuta egon zaitezten eta baita sor daitezkeen arazoen aurrean, konponbideak bilatzeko. Ordezkari hauen gain geldituko da bestalde, antzezlanaren zuzendaritza lana.
Talderen batek bere egitekoa bukatu duenean, gainerako taldeetan zintzilik dauden zereginetan laguntza eman beharko du.
Denok zereginak bukatutakoan eta antzezlana behar bezala entseiatu ondoren, emanaldia eskeiniko diezue eskolako ikasle txikienei.
- Gidoilari taldea: ipuina antzerki formatuan berridazteaz arduratuko zarete. Antzerki baten gidoia idazteko irizpideak kontuan hartu beharko dituzue: pertsonaien izenak esaldi bakoitzaren aurretik jarri, pertsonaiek egiten dituzten ekintzak parentesi artean zehaztu, narratzailerik egongo den erabaki…
- Aktore taldea: gidoilari taldeak gidoia idatzi bitartean, ipuineko pertsonaien banaketa egingo duzue. Interpretatuko duzuen pertsonaia nolakoa den irudikatu beharko duzue: nolako ahotsa duen, zein keinu egiten dituen, nolako ibilkera duen… Elkarren aurrean pertsonaiak gorpuzteko inprobisazioak egingo dituzue eta hobekuntza proposamenak egingo dizkiozue elkarri. Gidoia idatzita dagoenean, testua ikasi eta eszenatokian egingo dituzuen mugimenduak finkatuko dituzue.
- Eszenografia taldea: artzerkia taularatzeko eskolako aretoa atontzeaz arduratuko zarete. Hasteko, antzezlanak eduki beharko lukeen dekoratuak nolakoa izan behar duen irudikatuko duzue eta honen bozetoak egin. Ideiak finkatuta dituzuenean, horma-irudiak margotuko dituzue eszenatoki atzekaldean jartzeko.
- Produkzio taldea: Eskolako ikasle txikien irakasleekin emankizunak egiteko hitzorduak zehazteaz arduratuko zarete, baita antzezlana egingo den espazioa adosteaz ere. Horrez gain, gainerako taldeek behar dituzten baliabideak lortzea ere zuen ardura izango da. Aktoreek beharko dituen jantziak eta atrezzo elementuak ere zuek eskuratu beharko dituzue.