6. LEKUKOA
- Noizbait eraman al duzue KORRIKAko lekukoa?
- Zein materialez egina dago? Eta zein ezaugarri ditu?
- Badakizue nork egin zuen KORRIKAko lekukoa?
Ikusi ondorengo bideoa lekukoaz gehiago jakiteko!
Partekatu erantzunak talde handian.
- Ba al zenekiten KORRIKAk bi lekuko dituela?
- Non dago lehena, Remigio Mendiburuk eginikoa?
- Inor egon al da San Telmo Museoan?
- Ba al zenekiten lehen lekukoaren kopia Juan Gorritik egin zuela?
- Ezagutzen al dituzue Juan Gorritiren artelanak?
Partekatu erantzunak talde handian.
|
Aurreko edizioan, lekukoa, Juan Gorritik eginiko kopia, puskatu egin zen eta Jon Gorriti, bere semea, izan da honen konponketaz arduratu dena.
Demagun edizio honetan lekukoa berriro hautsi eta KORRIKAko arduradunek zuengana jotzen dutela berri baten eske:
KORRIKAko lekuko berriak diseinatzea izango da zuen zeregina! Lehenik eta behin marraztu ezazue zuen zirriborroa orri zuri batean. Ondoren, kartoizko tutuak, kartoi zatiak eta kartoi mehea erabiliz, norberak bere lekukoa sortuko du. Nahi izatera, tenperaz margotu, KORRIKAko logoak itsatsi eta koloretako zintak jar diezaizkiokezue. Lan guztiak bukatzean, lanen erakusketa txiki bat antolatu dezakezue “24. KORRIKA-Euskal artista berriak” izenburupean! Baliabideak |