12. HURRENGORA ARTE!
24. KORRIKA pasatzean, aurtengo edizioa baloratuko dugu. KORRIKAko webguneko argazki eta bideoak nahiz herriko edo eskualdeko hedabideetan argitaratutakoak ikus ditzakegu.
Balorazioa egin ondoren, datorren KORRIKAren prestaketa lanetan hasiko gara.
Azalpenak eman ondoren, ikasleei konpromiso orria banatuko diegu, etxean euren familiekin osatu dezaten. Hurrengo egunerako ekartzeko eskatuko diegu eta adierazitakoa talde handian partekatuko dute.
- Zer moduz pasatu zenuten KORRIKA TXIKIAn?
- Gure herritik pasatu al zen 24. KORRIKA? Parte hartu al zenuten bertan? Edo beste herriren batean?
- Norbaitek izan al zuen lekukoa emateko ohorea?
- Ba al duzue oroitzapen hauek gordetzeko argazkirik?
Balorazioa egin ondoren, datorren KORRIKAren prestaketa lanetan hasiko gara.
- Badakizue hurrengo KORRIKA noiz ospatuko den?
- Nor omendu nahiko zenukete hurrengo KORRIKAn?
Azalpenak eman ondoren, ikasleei konpromiso orria banatuko diegu, etxean euren familiekin osatu dezaten. Hurrengo egunerako ekartzeko eskatuko diegu eta adierazitakoa talde handian partekatuko dute.