3. IPUINA
Hementxe duzue 24. KORRIKAko ipuina!
Gar eta Kea da honen izenburua.
Gar eta Kea da honen izenburua.
- Zeri buruzkoa izango da? Erreparatu al diozue izenburuari?
- Badakizue zer den garra? Nolakoa izango ote da Kea?
(Azpitituluak ikusteko aktibatu botoia.)
Erantzun ondorengo galderak talde handian:
- Gustatu al zaizue?
- Ezagutzen al zenuten ipuin kontalaria? Nor da?
- Nola dute izena ipuineko pertsonaiek?
- Bata iraganetik dator, bestea etorkizunetik. Zergatik?
- Ipuinaren amaieran, zertaz konturatu ziren? Zer da katebegi bat?
- Zure ustez, zer sinbolizatzen dute Gar eta Keak?
- Zein da ipuinak eman nahi duen irakaspena?
- Nola irudikatzen duzue zuek euskararen etorkizuna?
Idazlearen inguruan
|
Gar eta Kea ipuina Goiatz Labandibarrek idatzi du. Aukera ederra dugu euskal idazle honen inguruan gehiago jakiteko.
Talde txikietan banatuta, har ezazue denbora tarte bat idazlearen inguruko informazio apur bat topatzeko eta ondoren, jasotako informazioa talde handian partekatuko duzue. Goiatz Labandibarrek AEK-ren Aizu! aldizkarian ere kolaboratzen du, iritzi artikuluak idatziz. Ikasle talde bakoitzak Labandibarrek idatzitako iritzi artikulu bat irakurri beharko du eta irakurritakoa komentatu talde handian. Hona hemen esteka. |
Euskararen aldeko ekimenak
Garrek eta Keak, euskararen iragana eta etorkizuna sinbolizatzen dute. Ekaitzaren aurrean ordea, KORRIKA bezalako haize gozoa ezinbestekoa da euskara indartsu piztuta mantendu dadin. Baina KORRIKAz gain, ekimen ugari ditugu Euskal Herrian Gar eta Kea indartsu egoteko.
Jarri zaitezte talde txikietan eta zerrendatu ezazue zuen herrian edota eskualdean zein ekimen egiten diren euskararen alde eta zein eragilek antolatzen duen. Ondoren, talde bakoitzeko bozeramaileak ateratako ideiak partekatuko ditu talde handian.

Antzezlana
Ipuinaren inguruko lanketa egin ondoren, ipuina antzezlan bilakatu beharko duzue, kidetzeak baliatuz, eskolako ikaslee txikienei emankizun bat eskaintzeko. Horretarako, talde txikitan banatuko zarete. Hauek izango dira talde bakoitzaren zereginak:
Talde bakoitzetik ordezkari bat izendatuko duzue eta hauek, prozesuan zehar bilerak egingo dituzte talde bakoitzak bere eginbeharrak nola daramatzan informatuta egon zaitezten eta baita sor daitezkeen arazoen aurrean, konponbideak bilatzeko. Ordezkari hauen gain geldituko da bestalde, antzezlanaren zuzendaritza lana.
Talderen batek bere egitekoa bukatu duenean, gainerako taldeetan zintzilik dauden zereginetan laguntza eman beharko du.
Denok zereginak bukatutakoan eta antzezlana behar bezala entseiatu ondoren, emanaldia eskeiniko diezue eskolako ikasle txikienei.
- Gidoilari taldea: ipuina antzerki formatuan berridazteaz arduratuko zarete. Antzerki baten gidoia idazteko irizpideak kontuan hartu beharko dituzue: pertsonaien izenak esaldi bakoitzaren aurretik jarri, pertsonaiek egiten dituzten ekintzak parentesi artean zehaztu, narratzailerik egongo den erabaki…
- Aktore taldea: gidoilari taldeak gidoia idatzi bitartean, ipuineko pertsonaien banaketa egingo duzue. Interpretatuko duzuen pertsonaia nolakoa den irudikatu beharko duzue: nolako ahotsa duen, zein keinu egiten dituen, nolako ibilkera duen… Elkarren aurrean pertsonaiak gorpuzteko inprobisazioak egingo dituzue eta hobekuntza proposamenak egingo dizkiozue elkarri. Gidoia idatzita dagoenean, testua ikasi eta eszenatokian egingo dituzuen mugimenduak finkatuko dituzue.
- Eszenografia taldea: artzerkia taularatzeko eskolako aretoa atontzeaz arduratuko zarete. Hasteko, antzezlanak eduki beharko lukeen dekoratuak nolakoa izan behar duen irudikatuko duzue eta honen bozetoak egin. Ideiak finkatuta dituzuenean, horma-irudiak margotuko dituzue eszenatoki atzekaldean jartzeko.
- Produkzio taldea: Eskolako ikasle txikien irakasleekin emankizunak egiteko hitzorduak zehazteaz arduratuko zarete, baita antzezlana egingo den espazioa adosteaz ere. Horrez gain, gainerako taldeek behar dituzten baliabideak lortzea ere zuen ardura izango da. Aktoreek beharko dituen jantziak eta atrezzo elementuak ere zuek eskuratu beharko dituzue.