12. KORRIKAREN AHIZPAK
Euskara, larrialdi linguistikoan egonik, baditu milaka proiektu gure hizkuntza bizirik mantentzea dutena helburu. KORRIKA da horietako bat. 45 urte hauetan, ekimen honek ospe handia lortu du, baita gure mugetatik kanpo ere. Gutxituak diren beste hizkuntza batzuetan antzeko lasterketak sortzen hasi dira KORRIKA eredu hartuta. Honenbestez, KORRIKAk ahizpa batzuk dituela esan genezake, 9 dira gaur gaurkoz abian direnak.
Honenbestez, 9 taldetan banatuko zarete. KORRIKAko webgunean, KORRIKA munduan atalean aurkitu ahal izango dituzte bederatzi ahizpak. Talde bakoitzak horietako bat aukeratuko du eta honako galdera hauen erantzunak topatuz, hormairudi bat osatu eta gelakideen aurrean aurkeztu beharko duzue (ordenagailuak erabiliz, aurkezpen digitala ere egin dezakezue).
Aurkezpenak amaitutakoan, jarri itzazue sorturiko hormairudiak gelako paretetan.
Jarduera borobiltzeko, KORRIKAren ahizpen webguneetan sar zaitezkete eta ekimen hauen kantak entzun!
(jarraian dituzue horietako batzuk)

- Zein da zuen taldeari egokitutako KORRIKAren ahizparen izena?
- Zein izen du hizkuntza gutxituak?
- Non daude? Kokatu ezazue mapan.
- Zenbat hiztun dituzte?
- Zein da euren ikurra?
Aurkezpenak amaitutakoan, jarri itzazue sorturiko hormairudiak gelako paretetan.
Jarduera borobiltzeko, KORRIKAren ahizpen webguneetan sar zaitezkete eta ekimen hauen kantak entzun!
(jarraian dituzue horietako batzuk)
Correllengua |
Ras yr Iaith |
La Passem |
Ar Redadeg |