5. MEZUA
|
Aipatu dugu lekukoaren barruan euskarari buruzko mezu sekretu bat gordetzen dela eta ehundaka kilometro igarotzen dituela irakurria izaten den arte.
Bestalde, Pello Reparazek, 24. KORRIKAko abestian, Maitasun eskutitz baten bidai luzea kantatu digu, barruan doazen hitzak atseginak, goxoak, amodiozkoak diren seinale. |
Eta zuk, zein mezu eder, polit idatziko zenioke euskarari?
Jarduera hau egiteko etxekoei eskatuko diegu laguntza. Mezua etxera eramango dugu eta zuen familiak, ahal badu, euskarari mezutxo eder bat idazten lagunduko dizue.
Zuen familiak ezin bazaituzte lagundu, zuen irakasleak lagunduko dizue. Mezuak gelara itzuliko ditugu eta irakaslearen laguntzarekin guztiak irakurriko ditugu eta KORRIKA TXOKOAN jarriko ditugu ikusgai.