2. KANTA
Ba al dakizue zein kanta sortu duten 24. KORRIKArako?
Ikusi eta entzun, ea gustuko duzuen!
Ikusi eta entzun, ea gustuko duzuen!
- Atsegin duzue?
- Ezagutzen al dituzue bideoan agertu diren artistak?
- Sortzailearen zein beste kanta ezagutzen duzue?
- Zein da kantak ematen duen mezua? Zer ulertu duzue? Nola interpretatzen duzue?
Kantak zer dion zehatz-mehatz jakin nahi baduzue, hitzak proiektatu edota inprimatu ditzakezue, letra larriz zein xehez.
Aurreko edizioetako kanta guztiak webguneko Multimedia atalean daude entzungai. Horiekin batera, Bingora jolasteko txartelak dituzue eskuragarri, aurreko edizioetako kantak ezagutuz une atsegina pasatzeko aproposa. Bestetik, Korrikaraokea kanalerako sarbidea aurkituko duzue aipatutako atalean, ahotsak berotzeko edo irakurketa lantzeko egokia.